Larunbatean egin zen Xalaparta elkarteko XXIV. Sagardo Txapelketa, eta zintzurrak busti ondoren, Iker Osa eta Iñaki Zelaia bertsolariek eman zuten txapeldunen berri, bertsotan: Bereziartua izan zen irabazlea 1.210 punturekin, Zelaia bigarren 1.160rekin, eta Setien hirugarren 1.157rekin.