Elkartasun Jaialdia, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 1a, 01:00

Hainbat eki­taldi izango dira gaur Kontra­kantxa Gaztetxean, Ibae­ta­ko eta Hernaniko Ikasle Aber­tza­le­ek antolatutako El­kar­ta­sun Jaialdian. Goizeko 11:00e­tan Fe­mi­nismotik Iraultzara hi­tzaldia izango da, eta arratsaldean, 18:00etan pintxopote musikatua Astiarrako Neskekin, eta 23:00e­tan kontzertuak: Desperdizio, Zia­khus eta Magaz In Fernu DJa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!