Fotosintesia, «noraez, kezka eta paralisiari erantzuteko beharraren bulkadatik sortua»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 1a, 01:00

Argazki erakusketa jarri du Ai­nara Lasa Perezek Biterin, eta azaroaren 7ra arte izango da ikusteko aukera. Fotosin­te­sia deitu dio 2013tik 2017ra bi­tartean egindako argazkietako batzuk aukeratuta sortutako lanari: «amaitu gabe dagoen, mugimenduan jarraitzen du­en eta, aldi berean, geldiunea proposatzen duen prozesua» erakusten du bertan, sei ataletan banatutako 40 argazkirekin.

Ingurunea oinarri
Lan hau «inguruari begi­ra­tuta» sortu du Lasak. «Azke­ne­ko urte hauetan eta bizi ditu­gun eta bizi gaituzten gatazkei lo­tuta, askotan sumatzen du­dan noraez, kezka eta pa­ra­li­si­a­ri erantzun bat emateko be­ha­rraren bulkadatik sortutako proposamena da».

Inguruari lotuta, «inguru­an ilun eta aldagaitz ikusten du­gun hori iraultzeko jarrera» hartu du Lasak lanarekin; «hez­tera eramango gaitu».

Horregatik deitu dio Foto­sin­tesia: «hazkuntzarako be­har duten materia organiko bi­hur­tzen dute materia ez or­ga­nikoa landareek, algek eta bak­teriek, fotosintesiaren bidez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!