Santu Guztien eta Hildakoen Egunetako mezak izango dira gaur eta bihar Hernanin eta Ereñotzun.
Gaurko egunez, bestalde, hilerrira bisita egitea izaten dute askok ohitura; neguko ordutegian irekitzen da dagoeneko hilerria, 08:30etatik 18:00etara.
Sei meza, gaur eta bihar
Lau meza izango dira gaur, Santu Guztien Eguna dela eta; 09:00etan Agustinetan, 10:00etan Ereñotzuko San Antonio parrokian, 11:00etan Floridako San Jose Langilean eta eguerdiko 12:00etan San Joan Bataiatzailea parroki elizan.
Bihar, berriz, Hildakoen Egunarekin, beste bi meza emango dira: 09:00etan Agustinetan, eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.
Hildakoei bisita, Kolunbarioan
Gaur egun ohikoena hildakoan hilerrian bisitatzea bada ere, orain dela bi urte hildakoen errautsak gordetzeko nitxoak jartzeko kolunbarioa eraiki zen San Joan Bataiatzailea elizako Zikuñagako Amaren kaperan.
Kapera hau irekita egoten da otoitza eta oroimenerako ere, eta nitxoak eskuratzeko aukera badago.