Azaroaren 6an epaituko dute Ugaitz Errazakin preso hernaniarra Madrilen. Beinat Aginagalde eta Manex Kastrok ere hartuko dute parte, testigu moduan, eta «herritarren babesa senti dezaten» autobusa aterako da Hernanitik asteartean, goizeko 04:00ak aldera. Izena emateko zerrenda Garinen dago.