Gaurkoa da Arimen Gaua edo Gau Beltza, eta horrekin lotuta, Halloween festa antolatu dute Zikuñaga auzoan, larunbaterako. Arratsaldeko 18:00ak aldera labirintoa irekiko dute. Irekia izango da, baina «festaren parte izateko mozorrotuta etortzea» eskatu dute: mozorrotu gabe dagoena ezingo da labirintoan sartu.