Elkartasun Jaialdia bihar, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 01:00

Santu guztien eguna, eta beraz, jai-eguna izango da biharkoa, eta Kontrakantxa Gaztetxean Elkartasun Jaial­dia antolatu dute, egun osorako.
Eguna hasteko, bihar goizeko 11:00etan jarri dute zita: Feminismotik Iraultzara hi­tzaldia izango da.
Arratsaldean, berriz, mu­si­kak hartuko du protagonismoa. Aurrena, 18:00etatik 21:00etara pintxopote musikatua egingo da, Astiarrako Nesken kontzertu akustikoak lagunduta. Gauean izango da musika gehiago: 23:00etan hasita joko dute Nafarroako Desperdizio, punk-hardcore taldeak; Gasteizko Ziakhus, rap taldeak; eta ‘Obabako’ Magaz in Fernu DJak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!