«Astigarragaren garapenerako oztopo dira aurrekontuak»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 01:00

2019KO aurrekontuen hasi­e­ra­ko onarpena eramango da ga­ur, 13:30etan, hasiko den Pleno­ra. Hamaika puntu izango ditu Bilkurak eta Udal Gobernuak aurkeztuko dituen  aurrekon­tu­en inguruan, EH Bilduk aur­kez­tuko dituen emendakinak eta iritzia plazaratu ditu pren­tsa ohar baten bidez.

23 emendakin aurkeztu ditu eta 1.402.800 euro aldatzeko proposamena
EH Bilduk 23 emendakin aur­keztu dizkio eta 1.402.­800 euro guztira aldatzeko propo­sa­me­na egin du. Emendakin hauek bost auzotan egindako bile­retan eta herritarrek on-line betetako galdetegi baten bitar­tez osatu dira. Guztira ia 200 pertsonek hartu dute parte.
«Lehenik eta behin salatu behar da, EAJk, beste behin, inongo parte-hartzerik gabe osa­tu dituela aurrekontuak, berriz ere, parte-hartze arau­te­gia urratuz. Parte-hartze arau­tegiaren urraketa bat gehiago EAJren motxilara».
EH Bilduren esanetan «bes­tetik, ai­patu behar da EAJk aur­keztu zuen aurrekontuak ez zu­ela egonkortasun legea bete­tzen eta ondorioz, kontu-har­tzai­leak zuzenketa bat egitea derri­gortu du EAJ. Sinestezina baina egia. EAJren aurrekontu proi­ek­tua gogorik gabe egin­dako aurrekontua da, ilusiorik gabe­koa».
EH Bildurentzat ez da sor­presa. «Nola izango du ilusioa EAJk, bere aurre­kon­tuko inber­tsioak gauzatzeko gai ez bada? Urriaren 22an EAJk ez du ezta 2018ko inbertsioen %15a gau­zatu! EAJren kudeaketa gaita­sun eza gero eta ageriago gera­tzen ari da eta honek Asti­ga­rragaren garapena ozto­patzen du».
EAJk ez du herrirako proiek­turik Bilduren ustez. «Uda­laren funtzionamendu minimoa ber­­ma­tzeko partidak jasotzen ditu eta hortik aurrera, ezer gutxi gehiago. Aipagarrienak eta larrienak, herriaren kon­tura, Urumea Berriko promo­toreari eta banketxeei egiten zaizkien opariak dira».
Batetik dio, «inbertsio nagu­sia Ibai-Parkerako doa. Ibai-parke hori Urumea Berriko promo­toreak ordaindu behar zu­en eta EAJk hori barkatu na­hi dio. On­dorioz, promo­toreak ordain­du­ko ez duena herriari ordaintzea egokituko zaio EAJri esker. EH Bildu­rentzat onar­te­zina da Urumea Berriri egiten zaion enegarren opari hau».
Bestetik azpimarratu du, «bankuek ere beste oparitxo bat jasoko dute. Udalak dituen maileguak itzultzeko, 2019an bankuei 45.000 euro ordaindu beharko lieke. EAJk, aldiz, 195.000 euro aurreikusi ditu. Hau da, EAJk herrian inbertitu beharrean, bankuei 145.000 euro aurreratzea lehenetsi du». EH Bilduk 145.000 euro horiek Anuskan inbertitzea proposatu du «baina EAJk eta PSE-EEk ban­­kuei mesede egin eta he­rriari bizkar egitea adostu du­te».

«Hezkuntzan inbertsiorik ez da aurreikusi»
Hezkuntza arloan ez dela in­ber­tsio bat bera ere aurreikusi salatzen du: «ez es­ko­­lan, ez DBHn, ez haur-esko­lan ez inon. Uholdeen aurkako neu­­rriak ere desagertuta dau­de».

«EH Bilduren ekimen oro zokoratu nahi du»
Oharrean diotenez: «EAJk EH Bilduren aurkako ob­sesioa ezin gai­netik ken­durik, ia emen­dakin guztiak baztertu di­tu PSE-EEren abs­ten­tzio­a­rekin, hau da, Alka­tearen kali­tatezko botoarekin. EH Bil­du­ren emen­dakinek supo­satzen zuten diru­aren %0,7 besterik ez dira onartu, beraz, argi dago aurre­kon­tu hauek EH Bilduren aurre­kontuak izatetik oso urruti daudela». Emendakinak www.kronika.eus web gunean ira­kurri daitezke.

 

  • DBHko Institutuaren hiritartze lanak hasteko 300.000€ko proposamena atzera bota dute nahiz EH Bilduk gogorazi plenoak aho batez erabaki zuela 2019rako DBHko partzela udal jabegokoa eta hiritartua egon behar duela.
  • Brigadaren lokala kiroldegi azpitik ateratzeko 250.000€ak ere baztertu dituzte. 2019an brigadari beste kokapen bat emango zitzaiola onartu zuen plenoak baina EAJk ez du intentziorik. Brigada kiroldegi azpitik aterata herriarentzat espazioak berreskuratuko lirateke: kiroldegia handitzeko, gazte lokalerako…
  • Auzoei dagokionez, Anuska auzoa hiritartzeko EH Bilduk 145.000€ proposatu ditu baina hori ere atzera bota du EAJk. Perurenako lokala egokitzeko eta auzotarrek Auzo-biltokia izateko 40.000€ak ere ez dituzte onartu. Santiagomendiko kaxkoa hiritartzeko proiektua idazteko (15.000€) eta Ergobian uholdeei aurre egiteko Udalak eskuratu behar dituen lur-sailak bereganatzeko 100.000€ ere EAJren gaitzespena jaso dute.
  • Herri-bideetan, 2019an lehentasuna Santio Zeharreko bi kurba itxiek, Sagardotegi Zeharreko ur-bideak eta Putzueta bidea beharko lukete EH Bildurentzat. Beti ere 2018ko aurrekontuen kargura Floreaga bidea konpontzen bada, noski eta EAJ ez du lan hauek egiteko konpromisorik hartu.
  • Irisgarritasunari dagokionez, EAJk behingoz martxan jarri du Arrobitxuloko igogailuaren proiektua idazteko lehiaketa baina behin proiektua idatzita ez dago aurrekontu nahikorik igogailua egiteko eta horregatik, EH Bilduk 156.000€ proposatu zituen obra ahalik eta azkarren egin dadin. EAJren ezezkoa berriz errepikatu da.

Bestetik Irisgarritasun Planean dauden neurriak martxan jartzeko 30.000€ri EAJk uko egin dio.

  • Berdintasuna politikak sustatzeko aurrekontua %15ean areagotzea eskatu zuen EH Bilduk baina EAJk ere ez zuen begiko jo.
  • Baserritarrei eta landa eremuari dagokionez, baserri atariak farola berriztagarriekin hornitzeko plana osatzea eskatu zuen EH Bilduk eta 2019an plana martxan jartzeko 15.000€. Lehen sektorearen alde 10.000€ gehiago ere proposatu zituen. Guztiak EAJren ezezkoa jaso dute.
  • Kiroletan, haurren kirol jarduera bermatzeko Mundarro klubarentzat 25.000€ gehiago eta Zarkumendegiko aldagelak konpontzeko 50.000€. Horiek onartu dituzte, lehena PSE-EEk ere proposatu duelako eta 2. EAJk. Aldiz, ez dituzte onartu 10.000€ kiroldegiaren handipenaren 2. fasea, hau da, bulegoak ekiteko beharrezkoa den proiektua idazteko zenbatekoa.
  • EH Bilduren proposamenetan ere alokairuak ordaintzeko laguntzak (30.000€) eta etxez etxeko zerbitzua hobetzeko beste 15.000€ ere ez dute EAJren babesik jaso. Behar gehien dutenentzako larrialdi laguntzak %17an areagotzea ere ez du onartu EAJk.
  • EAJk parte-hartze politiketarako 100%eko murrizketa aurreikusten zuen baina azkenean, EH Bilduren emendakinari esker, 10.000€ mantenduko dira.
  • Tokiko komertzioa sustatzeko, EAJk soilik 10.000€ aurreikusi ditu. Iaz baino 10.000€ gutxiago. EH Bilduk iazko esfortzuari heltzeko proposamena egin du baina EAJk ez du onartu.
  • Xagu-Xar aisialdi taldearen hitzarmena areagotzeko 5.000€, udan berriz haurrak kanpoan gera ez daitezen. EAJk entzungor egin dio eskaera honi.

EH Bilduk jarrera eraikitzailean jarraituko du

Aurrekontu eztabaidan PSE-EE eta EAJk aurkeztutako emendakinak ere izan ziren eztabaidagai. EH Bilduk talde horiek egindako emendakinak baloratu eta aurka ez bozkatzea erabaki zuen. EH Bilduk adostasunera zabalik dagoela erakutsi du eta EAJk aldiz, EH Bildurentzat gauza bakarra du ezetza eta zokoratzea. EH Bilduren ekimen guztiak alboratzen saiatzen da EAJ une oro.

Hala ere, kolpeak kolpe, EH Bilduk bere jarrera eraikitzaile eta irekian jarraituko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!