Laugarren jardunaldia bihar, Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Bihar izango du segida, Hernaniko Xake Txapelketak. Laugarren jardunaldia jokatuko dute Kixkal tabernan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Bederatzi partida izango dira jokoan, helduetan: Makarov-Magi Ijurko, Pinilla-Martiarena, J.R. Altuna-Udo Esnaola, Oxan-Erdozio, Iker Mendibil-Xerpa, Illart-Julian Romero, Joseba Goikoetxea-J.M. Berrotaran, Ekaitz-Peru Dominguez, eta Manelo-Artxi. Makarov, Magi Ijurko eta Josetxo Barandiaran daude lider, 2,5 punturekin. Haurretan, bi partida jokatuko dira: Jon Sagarna-Ekain Estefano, eta Ekaitz Devesa-Beñat Devesa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!