Goizuetarren kontra desafioa Emarrik, azaroaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Desafio polita dauka Emarri harri-tira taldeak, azaroaren 24an. Goizuetan ariko dira, ber­tako Feria Egunaren ospakizunen barruan. Goizuetar talde baten kontra egingo dute giza proba saioa, Lubineko frontoi atarian, eguerdiko 12:30etan hasita. Talde bakoitza, 15 mi­nu­tuko saioan ariko da.

Zortzi lagunek tirako dute, talde bakoitzean; Ema­rrin, ho­nakoek: Ainhoa Alzu­ga­rai, Eider Arco, Eneritz Arbelaitz, Araitz Elgeta, Maialen Garciarena, Irati Gaztelumendi, Ane Oskoz eta Izaskun Urrestarazu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!