‘Convivium Singers’ eta ‘Pinotxo’, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 01:00

Azaroko kultur agenda mar­txan jarriko da larunbatean, 19:30­etan, ekitaldi berezi bate­kin. Andra Mari elizan, Erre­su­ma Batuko, Convivium Sin­gers abesbatzak kontzertua es­kai­niko du eta 2011ean Tolo­sa­ko abesbatzen lehia­ke­tan sa­ri­tua izan zen eta aurten ere parte har­­tuko du. Sansararen leku­koa hartu du irletako beste abes­­batza honek.
Datorren asteazkenean ere Zilegi eskolak hasiko dira, sagar­­doaren inguruan Zapi­ai­nera bisita eginez. Sagar­do­arekin lotuta emaku­mez­koek sagardogintzan izan duten rola eta ekarpena ezagutzera ema­tea helburu duen erakus­keta egingo da asteartetik 25era.
Azaroaren 18, igandean, Pi­notxo komedia musikala es­kai­­niko da, kultur etxean, fa­milia guztiari zuzenduta.

Euskaraldia hasiko da
Hilabeteko ekitaldirik potolo­ene­takoak azken egunetan os­patuko dira eta batez ere aza­ro­aren 23an hasiko da. Ha­maika egu­nez martxan egon­go den Euska­raldiari hasiera emango zaio. Eta haur eta nerabeen esku­bideen eguna­ren ingu­ruan bi ekitaldi anto­latu dira 17an eta 20ean. Ber­tso afaria; hilaren azken egu­nean, 30ean Agin Laburu eta Oihana Igua­ranekin antolatu da Zipotzan. Zinea, literatura, ipuin konta­keta, irakurketa kluba ere egongo dira besteak beste.

AZAROKO AGENDA

3 Convivium Singers abesbatza. Erresuma Batuko abesbatza saritua Tolosako nazioarteko abesbatzen lehiaketan. Astigarragako Andre Mari elizan 19:30etan.
5-25 Sagardoa eta emakume erakusketa. Asteartetik larunbatera 11:00-13:13:30/16:00-19:30. Igande eta jai egunetan 11:00-13:00. Sagardoetxean.
7 Hezkuntza hitzaldia. Haurren jarrerak ulertuz. Ikastolako aretoan 18:30-20:30. Izar Arregi Aizpurua psikologo eta terapeuta da hizlaria.
7 Zilegi Eskolak. Zapiain Sagardotegira bisita 19:00etan. Egoitz Zapiainen eskutik, sagarra biltzen denetik hasita sagardoa nola egiten duten ikusteko. Doan.
8 Ipuin kontaketa, 18:00etan, Liburutegian. Afaltzera etorri zen arkumetxoa. 3-9 urte bitartekoen­tzat. Izaskun Mujika kontalaria.
10 Leo Da Vinci, Mona Lisa misioa, filma 17:00etan kultur etxean. Sarrerak 2 euro.
13 Zilegi Eskolak. Ardo dastaketa 09:30etan edo 18:00etan AEKren Nabarra Oñatzeko lokalean. Doan.
17 Haur eta nerabeen eskubideen eguna. Joseba Barandiaran plazan. Ospakizun festa 16:30etik aurrera.
18 Pinotxo komedia musikala, kultur etxean, 17:00etan. Sarrera 2,5 euro haurrek eta 5 euro helduek.
20 Haur eta nerabeen eskubideen eguna. Joseba Barandiaran plazan. Udal ordezkariak 17:00etan Gaztelekura bertaratuko dira.
20 Irakurketa kluba liburutegian, 19:30etan. Hilabete honetan Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea liburua irakurriko da. Parte hartzea irekia eta doakoa.
21 Zilegi Eskolak. Ametsen interpretazioa 18:30etan Aloña Bracerasen eskutik AEKren Oñatz kaleko lokalean. Doan.
21 Santa Zezilia eguna ospatzeko Musikalean, 18:30etan. Musika eskolako trikitixa eta panderoko ikasleak kalejiran aterako dira eta 19:00etan musika eskolan trikiak pianoa eta Ken 8 eta Ilargian talde modernoek emanaldia eskainiko dute.
22-29 Gurasolagun, ikastolako jangela txikian 16:45etatik 18:00etara. Euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak elkartu eta euskeraz hitz egiteko gunea abian jarriko da azaroaren 22tik aurrera ostegunero. Doakoak eta izena eman behar da 943 33 50 64 edo iker-g@aek.eus helbidean.
23 Euskaraldia Astigarragan, Foru Plazan, 18:00etan. Aurkezpen eta hasierako ekitaldia Foru Plazan. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo duen erronkari hasiera emango zaio.
25 Diana eta tixtu emanaldia. 09:30etatik 13:00etara.
26 Landareak Lantzen 2019 aurkezpena, Herri baratzetan, 17:00etan. Jagoba Errekondok bere liburua aurkeztuko du.
26 Literatur solasaldia, liburutegian, 19:30etan. Jorge Carrerok zuzenduta hilabete honetan Eric Vuillard idazlearen El orden del día liburuaren ingurukoa izango da gazteleraz.
27 Zine foruma kultur etxean, 17:00etan. A escondidas. Doan.
30 Bertso afaria, 20:30etan, Zipotza elkartean. Agin Laburu eta Oihana Iguaran. Txartelak Zipotza tabernan salgai 20 euroan.
Eguberrietako negulekua haurrentzat:  Izen ematea azaroaren 7tik 14ra kultur etxean. negulekua abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarteko astegunetan izango da 10:00etatik 13:00etara Herri Eskolan, 2006 eta 2014 bitarte jaiotako haurrentzat. Prezioa 40 euro baina hobariak izango dira familia ugari eta bi senideren izen emateen kasuan. Zaintza zerbitzua aukeran 08:00etatik aurrera (25 euro). Informazioa 943 33 50 64 zenbakian goizez edo info@xaguxar.org helbidean
Astigazte: Lehiaketako finala eta sari banaketa azaroaren 9an udale­txeko batzar aretoan 18:00etan. Abenduaren 13a berriz, maitasuna eta laguntasuna gaiaren inguruko lanak aurkeztuko epea izango da. Oinarriak www.astigarraga.eus.
Ludoteka irekia: Azaroaren 24an Xaguxarrek antolatua 16:30etik 18:00etara tailerrak, eskulanak, jolasak... 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!