Antzerkia eta musikaren hilabetea, azaroa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 01:00

Biharko jai eguna tarteko, aza­roko kultur agendari aste­le­­he­ne­an emango zaio hasie­ra, nahiz eta beste eragile batzuek an­tolatu dituzten hainbat eki­taldi: bihar Elkar­ta­sun Eguna antolatu da Kontrakantxa Gaz­te­txean, eta larunbatean, Gaz­te­Bizila­gu­nek zita jarri dute, Gaz­tetxean baita ere. Zine saio­rik ere ez da faltako astebu­ruan.

Mendia, musika eta antzerkia
Kultur Agenda ofizialari as­te­le­henean emango zaio hasi­e­ra, beraz, Mendiriz Mendik an­tolatutako Mendizale Aste­a­rekin. Hilaren 9ra arte proiek­zio eta hitzaldiak izango dira egunero, eta hilaren 18an Bazkidearen Eguna ospatuko dute, mendi irteerarekin.

Gainontzean, musika eta antzerkia izango dira protagonista. Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna hilaren 22a da, eta hainbat kontzertu izango dira aurreko eta ondorengo egunetan.

Beste protagonista, berriz, antzerkia izango da. Umeen­tzat Drag-e uraren bila izango da hilaren 10ean, eta sarrerak hilaren 5ean jarriko dira salgai. Helduentzako, berriz, Antzerki Zikloaren barruan hi­ru aukera izango dira hila­ren 13, 14 eta 15ean, eta sarrera hauek ere hilaren 5ean jarriko dira salgai.

Bizilagunak, azaroaren 11n
Literatur saioek, Zinema Eus­karaz ekimenak, erakuske­tek... ere izango dute tokia aza­roan. Baina hil honetan beste ekitaldi berezia, Bizila­gu­nak ekimena izango da. Ize­na eman daiteke oraindik. 

Azaroko agenda

5-9 Mendizale Astea, Biteri kultur etxean. Mendiriz Mendi elkartea. 
10 Bigarren Eskuko Azoka, Urbieta kalean edo Atsegindegin, 10:30etatik 13:30etara.
10 Kalez Kale Kantari. 12:00etan hasita, Plaza Berritik.
10 Erromeria Jeiki Hadi taldearekin, 18:30etan Plaza Berrin.
10 Haur antzerkia: Drag-e uraren bila, 12:00etan Biterin. Sarrerak azaroaren 5etik salgai.
11 Bizilagunak ekimena, Amher elkarteak antolatuta.
12 Ipuin kontaketa Apaxi kontalariarekin, Biterin. 17:30etan 3-4 urtekoentzat. 18:00etan 5-7 urtekoentzat.
17 Santa Zezilia ospakizuna: Her­nani eta inguruko txistulariak, tronpeta joleak eta Ttarla dantza taldea, 12:30etan, Kaxkoan.
17 Santa Zezilia kontzertua, 19:00etan Biterin. Musika Banda.
21 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. 17:30etan Kaxkoan barrena.
21 Inmigrazinea: Un franco, 14 pesetas, 19:00etan Biterin. Amherrek antolatua.
22 Santa Zezilia kontzertua, Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleen eskutik, 18:30etan Biterin.
22 Santa Zezilia kontzertua: Goiz Eguzki abesbatza, 19:30etan kalean.
26 Bisita gidatuak: Herrialde miresgarrian Aliziarekin. Biterin, 17:00e­tan eta 18:00etan, familien­tzat. Izenematea: Udal Liburutegian.
28 Ipuin kontaketa Lur Korta kontalariarekin, Biterin. 17:30etan 3-4 ur­te­koentzat. 18:00etan 5-7 urtekoentzat.
29 Mintzodromoa, Biterin, 10:00-11:00 eta 18:00-19:00.
29 Zinema Euskaraz, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, 18:30etan Sandiusterrin.
30 Santa Zezilia kontzertua Kantuz eta Aiztondo abesbatzak. San Joan Bataiatzailea elizan, 20:00etan.
30 Akordeoi entzunaldia. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Milagrosan 17:30etan.
30 Irakurketa partekatuak (erakusketa+solasaldia): Kattalin Miner, 19:30etan Udal Liburutegian.

Antzerki zikloa
13 Argiaren hautsa. Vaiven teatroa.
14 Izoztutako haizea bezala. Tanttaka teatroa.  
15 Herederos del ocaso. Club Canibal (Madril). 
*Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai azaroaren 5etik aurrera.


Literatur solasaldiak
20 Ohe hotzak, Jon Ariza de Miguel. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.
21 Ritos de muerte, Alicia Gimenez Bartlett. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian. 


Erakusketak
7 Ainara Lasaren argazki erakusketaren bukaera.
9-21 Argazki erakusketa. Hernaniko Argazki Foruma
23-abenduak 8 Pintura eta argazkia. Saio Garcia.

 
Gaztelekua
2 Sukaldaritza.
3 Txuri urdin. DBH 1 eta 2 mailak. 
9 Ametsen txokoa.
10 Anime bideo-jolasak.
25 Pelikula: Quiero ser como Beckham.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!