Mundarrok 2-1 galdu zuen Euskaldunaren aurka, denbora gehigarrian bi gol jaso eta gero. Amaiera gogorra izan zen astigartarrentzat azken minutuetan bat gutxiagorekin geratu eta gero. Andoaingo Ubitarten sailkapeneko bi lehendabiziko taldeak neurtu zituzten indarrak eta giroa sortu zen. Mundarro orain hirugarrena da sailkapenean Euskaldunangandik hiru puntura eta Billabonarekin berdindua. y