Bizilagunen kexa larunbata gauean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 31a, 01:00

Astigarragako Gazte Asanbladak pala txapeleketa mistoko partiduak eta giroa berotzeko afaria antolatu zuten larunbatean. Horren inguruan sortutako zarata dela eta bizilagun batzuk kexa azaldu dute. «Sekulako eskandalua montatu zuten goizeko 3:00ak arte kontzertua eskainiz kalean. Udaltzainik ez dago gauetan eta Hernaniko Ertzainetxean eman genuen jakitera gertatutakoa. Umeak ditugun gurasoak ere eskubidea dugu lotarako eta noski gazteak parrandarako, baina dagokion ordu eta tokitan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!