Bilera deitu du Osiñagako auzo elkarteak iganderako. Arriatzuko eskolan bilduko dira 12:00etan, eta besteak beste, Udaleko ordezkariekin hitz egindakoaren berri emango da: Elorrabiko zubia, Loidi-Portu bidea berritzea... Bestalde, auzoko bestelako beharrak ere aztertuko dira, eta urte amaierako kuotak eta bestelakoak ere landuko dira.