Bertako sagarrekin egindako Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardoa ezagutzera emateko kanpainak martxan jarraitzen du, eta hernaniarrek bihar izango dute aukera, jan-edanerako.
Euskal pintxo-potea eta sariak bihar, tabernetan
Berriro egingo da bihar euskal pintxo-potea Hernani eta Astigarragako hainbat tabernetan. Hernaniri dagokionez, Rioja, Txili, Garin, Atxur, Joxe Mari, Kixkal, Aralar, Tripontzi, Txoko, Goiz Argi, Akeit, Errioguarda, Antziola, Eper, Deportivo, Karrero, Juxto eta Zinkonean Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardoa eskatzen dutenek, bi eurotan, bertako produktuekin egindako pintxoak ere izango dituzte aukeran.
Horrez gain, Euskal Sagardoa eskatzen dutenen artean zozketak egingo dira: sagardo lotea, kamisetak, aurreko mantalak, afariak...
Astigarragari dagokionez, bihar dastatze gidatua egingo dute tabernetan, animatzen diren herritarrei zuzenduta, 19:00etan Norberto Almandoz plazatik aterata.
Bi afari maridatu, azaroan
Bestalde, afari maridatuak ere egin dituzte, orain gutxi Ipintzan, eta azaroan beste bi egingo dira: azaroaren 9an Astigarragako Ikatza tabernan, eta azaroaren 15ean Hernaniko Errioguarda jatetxean. Izena emateko bertara deitu.