Azaroaren 11n egingo da aurten Bizilagunak egitasmoa, Euskal Herriko hainbat txokotan. Atzerritik etorritako familia edo lagun talde bat eta hemengo bat elkartzea da asmoa, bazkari baten bueltan, elkar ezagutza sustatzeko. Hernanin ere urtero egiten da, eta izenematea irekita dago: 943 33 60 71 telefonoan, edo amher-sos_racismo@hotmail.com.