«EH Bilduk aldarrikatzen duen parte hartzerik ez da izan, beste behin»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 30a, 01:00

Maiatzean hernaniarren ar­te­an egindako inkestaren in­gu­ruko iritzia plazaratu nahi izan du EAJ-PNV alderdiak. «Inkestarako hausnarketa, kon­tratazio eta irizpideak ze­haz­teari lotuta, EH Bilduk al­darrikatzen duen parte har­tzerik ez da izan, beste behin» jeltzaleen esanetan; «martxan zegoela jakin genuen hernaniar batzuk esan zigutelako».

«Beldurra», Hernanin
Galdera batzuetan jasotako eran­tzunek hausnarketa eragin diela ere azaldu du EAJk. 

«‘Zein alderdi politikok kon­pondu ditzake arazoak on­do­en?’ galderari 431k (%72) eran­­tzun dio ‘inork ez’ edo ‘ez da­kit/ez dut erantungo’. ‘Zein iri­tzi duzu oposiziaren inguruan?’ galderari, be­rriz, 274k (%46) ez du jakin edo nahi izan eran­tzuten. Eta publiko egin ez den ‘Zein da zure botorako asmoa?’ galderaren au­rre­an 353k (%59) ez du iritzirik, 117 (%19,6) abstentzioaren alde azaltzen dira, eta 236k (%39,5) ez dakite edo ez dute erantzuten. Ez al da izango Her­na­nin gaur egun oraindik bel­durra sortzen due­la zerbait posi­ti­boa erantzuteak EH Bildu ez den beste alderdi baten inguru­an, edo esateak udal kudeaketa hobea egin dezaketela haiek baino, edo onartzeak, esaterako, EAJ-PNV bozkatuko dela?».
Parte-hartzeari lotuta, bestalde, EAJk «ez du ulertzen EH Bilduk nola baieztatu dezakeen parte-hartze prozesuekin as­ma­tu duela edo ezagunak direla, bederatzi prozesuen inguruan galdetutako 598 hernaniarretatik bataz beste 231k (%38,6) ezagutzen baditu, eta haietan parte hartu badute, bakarrik, bataz beste 27,5ek (%4,6).

Denbora gehiago?
Azkenik, Udal Gobernuaren Ba­lo­razio Orokorrari dagokion atalari lotuta, EAJk «ez du ulertzen nola 200 lagunek erantzun de­zaketen badakitela nola egin baina denbora gehiago behar dutela. EH Bilduk 12 urte ja­rraian daramazki boterean, eta 8, gehiengo absolutuarekin. Ez badute gehiago egin, ez zekitela edo nahi ez zutelako izan da».

Dena den, «hernaniarrak lasai eta animatuta» egon daitezen nahi dute jeltzaleek, eta hauteskundeetan denak bozkatzera animatu ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!