Hamar puntuko gai-ordena landuko da gaurko Plenoan, 19:00etan hasita udaletxeko bigarren pisuan.
Besteak beste, kreditu aldaketen berri emango dute, eta 2019rako ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena aztertuko dute. Era berean, kontu-hartzailearen txostenen berri ere emango da, eta urriko dekretuen berri ere bai.
Taxi zerbitzua, diruzain lanpostua eta bi mozio
Bestalde, aztertuko dituzte Buruntzaldeako Taxiaren Eskualdeko Batzordeak 2019rako proposatutako autotaxien zerbitzuko hiri barruko tarifak.
Hurrengo puntuan, berriz, diruzaintza eta zergabilketa lanpostua sailkatzea eta sortzea izango dute hizpide.
Plenoa bukatzeko, bi mozio aztertuko dira. Aurrenekoa EAJ-PNVk aurkeztu du, eta zarata kutsaduraren ingurukoa izango da. Bigarrena, berriz, Karlos Apeztegia Jakaren atxiloketa salatzeko mozioa izango da.