Arte plastikoetarako laguntza berriro, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 30a, 01:00

Hirugarren deialdia argita­ra­tu du Udalak, kale arte sor­kun­tzarako diru-laguntzak ba­­na­tzeko. Proposamenak hi­la­ren 19ra arte aurkeztu dai­tez­ke, eta sorkuntza horietan teknika artistiko hauek erabili ahal izango dira: pintura, eskultura, argazkia, graffitia, mosaikoa edota collagea.

Lau tunel aukeran
Diru-laguntza hauen helbu­rua da «arte plastikoek Her­na­ni­ko kaleetan duten pre­sen­tzia are­a­gotzea». Hainbat tek­ni­ka era­bili daitezke, eta gaiak li­bre­ak dira. Baina in­ter­bentzio artis­tikoak pa­re­te­tan garatu nahi dituztenek lau izango di­tuz­te aukeran: Por­tu eta Eli­za­txo auzoen ar­teko tunela, Ka­ra­beleko tren­bide azpiko tunela, Etxeberri auzoko Zubiondo tunela edo Gay Mur eta Santa Barbara auzoen artekoa.

Diru-laguntzaren onu­ra­du­nak kultur eremuan ari­tzen diren edo hasi nahi du­ten per­tsona fisikoak edota elkar­teak izan daitezke, eta Udalak 10.000 euro bideratuko ditu deia­ldira; proiektu ba­koitzak gehienez 6.000 euro jasoko ditu.

Iker Vallek, Ave Marian
Diru-laguntza hauen bigarren deialdian Iker Valleren pro­iek­tuari eman zitzaion laguntza, eta artistak Ave Marian jarri berri du ‘Itsasoaren idatziak’ eskultura.

Aurretik, Aitor Ruiz de Eguinok eta Axpik jaso dute laguntza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!