Antzerki saio xelebrea eskaini zuten atzo, Patricia Urrutia eta Ander Lipus aktoreek, Milagrosan. Ikuslez bete zen aretoa, Hozkailuan antzezlanaz gozatzeko. Jimmy lagunaren gorpua hozkailu barruan zeramakitela azaldu ziren bertan Maite eta Karlos protagonistak, eta makina bat gairi buruz aritu ziren eztabaidan biak: guraso izatea zer den, zergatik ez ote zen Maite Karlosekin enrollatu festetan...