Gaur jarri dute hurrengo zita Ereñotzun, Udazken Kulturalaren barruan. Eta oraingoan, tailer batekin datoz: buruhaundiak egiten ikasteko saioa antolatu dute, arratsaldean.
Frontoian egingo dute, zenbait txandatan, eta 16:30etan hasiko dute aurrenekoa. Parte hartzeko, aurrez eman behar zen izena, azaroaren 9ra arte.
Udazken Kulturalak beste ekintza bat izango du datorren asteburuan ere: mendi irteera egingo dute igandean, parkean 09:30etan elkartuta.