Binakakoan gaurtik, Endika Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Gaur hasiko da erremonteko Binakako Txapelketa, eta gaur bertan ekingo dio, Endika Barrenetxea hernaniarrak ere. Baina estreinakoan, Ansa IIrekin ez, Urtasunekin ariko da, bikotekideak sudurra hautsita duelako. Ezkurra II eta Etxeberria III izango dituzte aurrean, jaialdiko hirugarren partiduan. Horren aurretik, txapelketako beste partidu bat ere jokatuko da: Urrizak eta Zubirik jokatuko dute, Segurola eta Ionen kontra. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia, Galarretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!