Antzerki saioa izango da gaur iluntzean, Milagrosa kaperan. Hozkailuan antzezlana eskainiko du Huts Teatroa konpainiak, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreen eskutik, 19:00etan. Herriz herri dabiltza Maite eta Karlos protagonistak, hozkailu zahar batekin; barruan, garagardo eta hestekien artean, Jimmy lagunaren gorpua, Londresetik dakarkitena. Zin egin zioten jaioterrian lurperatuko zutela. Sarrerak, 7,5 euroan.