Gaur egingo dute, Gipuzkoako odol emaileek, urteko bazkaria. Urnietako Oianume jatetxean izango da, 14:30etan; baina aurretik, dominak banatuko dizkiete, odol emate kopuru borobiletara iritsi direnei; tartean, 27 hernaniarri. Haietako batek, Iñaki Aristorenak, 100 donazioak gainditu ditu.