Giro frexkoarekin, baina auzotarren berotasunean ospatu zituzten atzo, Txantxillako jaiak. Eguraldi petrala izan zuten goizean, eta korrika saio ederrekin egin zioten aurre, haur eta helduek. Lasterketa nagusian, Santa Barbarara igo eta jaisten azkarrenak izan ziren Gorka Lopez de Arregi hernaniarra, Iñigo Gurrutxagari aurrea hartuta; eta Garazi Artola usurbildarra, Claudia Behobideren aurretik.
Eguerdiko auzo bazkariaren ondoren, berriz, arimen kalejirak hartu zuen protagonismoa, iluntzean, nobedade eta guzti: dantza berria estreinatu zuten arima txikiek, bertaratuen giro txarrak, beldurrak, zalantzak eta kezkak uxatzeko, eta bide batez, atzoko giro frexkoari aurre egiteko.