Umorez eta konpromisoz blai, 51 astigartar dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskeraren Egunera, izan­go da Euskaraldia, 11 egunez euskeraz hitz egin eta hizkun­tza ohiturak aldatzeko asmoz. Eta astigartarrek, zeresana izan nahi dute, egitasmoan. Horre­tarako, webgune propioa ere jarri dute martxan, Euskaral­dian parte hartuko duten he­rri­tarrak bilduko dituena, hain justu: astigartarrak.eus.

Aurreko asteazkenean aurkeztu zuten webgunea, eta dagoeneko 51 dira, izena eman duten astigartarrak. Web orri­an bertan dago izena emateko formularioa, eta bakoitzak au­ke­ratu dezake, Ahobizi edo Be­larriprest izan nahi duen, eta zenbat eta zein konpromiso hartu nahi dituen.

Web orriaren aurkezpenari, umorez egin zion bidea, Bea­triz Egizabal klown eta antzerkilariak. Euskaraldia nolakoa izan daitekeen aurreratzen saiatu zitzaien bertaratuei, eta besteak beste, 11 egun horietan gerta daitezkeen egoerak planteatu zizkien: bi Ahobizi elkartuz ge­ro, edo Ahobizi eta Belarriprest bana, jakingo dute nola jokatu; baina bi Belarriprest elkartuta? Parrandan imajinatu zituen Egizabalek, eta kanten bidezko solasaldia parodiatu zuen: «Kai­xo!», «Kaixo! Zelan?», «Ondo, ta zu?», «Beno... Ez dakit zer pa­sa­tzen den azken aldi hontan», «Jendea hasi dela dantzatzen sarritan?», «Sarri sarri!», «Sarri sarri!», «Viva tu!». Bertaratuen barre algarek lagundu zioten, bakarrizketari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!