Bigarren partida sorta gaur, Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 28a, 02:00

Aurreko asteburuan hasi zen Hernaniko Xake Txapelketa, 25 partehartzailerekin: 21 hel­­du eta lau haur. Eta gaur ber­­tan izango du segida lehiak, bigarren jardunaldiarekin, arratsaldeko 16:00etan ha­si­ta Kixkal tabernan.


11 partida jokatuko dira gaur, zehazki: Mikel Benaito-Pi­ni­­lla, Martiarena-Erdozio, Xerpa-Udo Esnaola, Makarov-Iker Men­di­­bil, Oxan-Julian Ro­me­ro, Ekaitz-Jo­setxo, Illart-Ma­gi Ijur­­ko, JR Altuna-Iñigo Ma­di­na, Peru Do­minguez-Jo­­­seba Goikoetxea, Ja­vier Bur­­gos-Ma­nelo, eta Artxi-Ander Elosegi.

Aurreko asteburuan, ira­ba­zi egin zuten Roberto Pini­llak, Martiarenak, Udo Esna­o­lak, Makarovek, Iñaki Erdo­ziok, Mikel Benaitok, Xerpak eta Iker Mendibilek; berdin­du Josetxo Baran­dia­ran eta Illart Alkortak; eta atsedena es­ka­tu (0,5 puntu) Oxanek, Ma­gi Ijurkok eta Ju­li­an Romerok. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!