Makina bat ekintza datozen egunetan, sagardoaren mundua hobeto ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

2018ko uztako sagardoa egiten duten bitartean, etenik ez dau­ka sagardoaren inguruko jardunak. Asteburu honetan ere aukera izango da sektorea gertutik ezagutzeko.

Ate irekiak bihar, Petritegin
Sagardogileen Elkartearen Sa­gastitik Kupelera egitasmoaren barruan, ate irekiak egingo ditu bihar Petritegi sagardotegiak. Goizeko 11:00etatik 13:00­e­tara izango da aukera sagardoa nola egiten duten ikusteko. Arratsaldez, haurrentzako ekintzak ere izango dira: 15:30etatik 17:00etara, tailerrak, eta karaokea, 17:00etatik 19:00etara.

Eta bihar bertan, bisita berezia ere egingo dute. Ondarearen Euro­pako Jardunaldien barruan, Emakumea eta Sagardogintza bisita gidatua egingo dute, goizeko 10:30etan hasita. Otaño-Goikoetxea familia sagardotegian emakumeak izan duen garrantzia azalduko dute, hain zuzen.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: 943 457 188.

Sagardoetxean ere,azaroaren 5etik
Ondarearen Europako Jardu­nal­dien bigarren ekintza Sa­gar­doetxean izango da. Aza­roaren 5etik 25era bitarte, Sa­gardoa eta emakumea erakusketa egongo da ikusgai, goizez, 11:00etatik 13:30etara, eta arra­tsaldez, 16:00etatik 19:30etara.

Bertan, ezagutzera emango da «sagardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera eta sagardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena».
Ordura arte, Sagar Uztan atera eta Argazki Rallyan parte hartu duten argazkiak ikusi ahal izango dira asteazkenera arte. Horiekin, azkeneko sari bat dago jokoan; Sagardoaren Lurraldeko Instagramen ari dira jartzen argazkiak, eta ‘atsegin dut’ gehien daukanak lortuko du Publikoaren Saria izendatutakoa.


Sagar muztioa egitekoaukera, txikienekin
Etxeko txikienekin batera sa­ga­rra eta sagardoaren mundua ezagutzeko aukera ere izango da asteburuan, gaur eta bihar egingo den tailerrean. Saga­rra­ri zukua atera familian! izen­burupean, sagar-muztioa egiteko aukera izango dute gaztetxoek, azkeneko aldiz. Gaur bi saio egingo dira 12:00etan eta 17:00etan, eta bihar, aldiz, bakarra, 12:00e­tan. Elebietan egiten dira, euskeraz eta gaztelaniaz. Prezioa: helduek, 4 euro; adin txikikoek, debalde.
Aurrez erreserba egin behar da: info@sagardoarenlurraldea.eus edo 943 559 575.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!