«Nire bihotzeko taupaden hotsak jarraitzen duten bitartean jendeari lagunduko diot»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

XABIER Salillas hernaniarrak atzo hasi zuen erronka berria, 48 orduz jarraian zinta gai­nean martxa eginez oinutsik. Hala ere bihar jakingo da 48 edo 49 ordu egingo dituen. «Asteburu berezian gaude, or­du aldaketa egingo da, eta ostiraleko 18:00etatik igandera arteko 18:00ak arte 49 ordu daude» dio Salillasek. Eta ordu hori izango omen da gogo­rrena dio korrikalariak.
Orain bi urteko ideia batetik sortu da erronka. Bartzelonan egin behar zen, baina hura ez zen irten eta pasa den urtean Juleneren alde 24 ordu jarraian ibili eta gero, orain Pausokaren alde egingo du ahalegina bikoiztuz. Atzo hasi eta badaramatza ordu batzuk Salillasek eta au­rretik Kronikari azaldu zizkion xehetasunak. «Asta­keria dira 48 ordu eta bi urte dara­matzat prestatzen. Oinutsik entre­na­tzen errepidean eta pistan baba egin eta gogortzeko».

Hala ere lanik haundiena psikologoarekin egin du. «Pres­takuntza gehiena psiko­logoarekin egin dut. Fisikoa badut eta 12-13 kilo jeitsi ditut pasa den urtetik.  Eta landu be­har dena batez ere psiko­lo­gi­koa da, egun batean zortzi or­du elkarrekin sartu ginen ga­raje batean. Urte bete daramat lanean quiromasajistarekin, ni­re gainean egongo dira erron­kak iraun bitartean.  Bar­tzelonatik nire datuak denbora errealean edukiko dituzte» Ho­ri bai ez zaio bu­rutik ere pasa­tzen erronka bertan behera uztea. «Hori ez da kalkuluetan sartzen. Entre­namenduetan mugak bilatu eta gainditu ditugu arazoren bat sortzen bada aurre egiteko. Gaua oso gogorra egiten da, baita ura edan beharra. Al bada urik ez dut edango eta estabilizatu behar baldin bazait sagarrak jango ditut».

Honelako erronka baterako indarra nondik ateratzen duen galdetuta ez du zalantzarik ere egiten. «Laguntzeko egiten dut. Eta beraiek ematen didate indarra. Nik ez dut dirurik eta eskaini dezakedana nire han­kak dira. Astigarragan Jule­neren irudiak eske­rrik asko Xabiren ani­moekin da nre bi­ta­mina. Irudi horrek betet­zen nau, jakiteak besteei la­gun­tzen ari naizela. Nire bihotzeko taupadak jarraitzen duten bitartean behar duenari la­gunduko diot».

Sentimenduak azaleratzen direla dio Xabier Salillasek eta momentu horretan dena uz­teko ere gogoa sartuko zaiola adierazten du. «Mo­mentu la­tzak pasatzen dira. Horre­gatik jendea ani­matuko nuke etor­tzera eta laguntzera nire jar­dunean. Hiru zinta ipiniko di­tu­gu nirekin batera ibiltzeko. Batelerak traineruko Alazne eta Laura egongo dira, baita nire lagun Toni kataluniarra ere. Eu­­­­ro­pako ipar martxako txa­pel­­duna da Toni. Ezustekoren bat ere egongo da eta pertso­naia ezagun bat ere egongo da».

Eta amaitu eta gero ez uste astelehenean jai hartu duenik. «Hurrengo egunean berriz ere andamiora igoko naiz Alegin. Igeltsero lanetan nabil taber­nako lana utzi eta gero. Aste­buruetan gutxinez jai dut».

 

Etekinekin familiak lagundu eta umeen bizi kalitatea hobetu

Atzo hasi ziren familia guztientzako ekitaldiak eta gaur ­jarraituko dute Salillasek zinta gainean jarraitzen duen bitartean.

PAUSOKA Elkarteak, behar bereziak dituzten haurren gu­rasoek sortutako elkarte gipuz­koarrak, haur horien garape­nean behar-beharrezkoak di­ren errehabilitazio-trata­men­du kognitiboak eta fisiko des­berdinak sustatu, babestu eta burutzea du helburu.

Horretarako, berezko erre­ha­bilitazio-zentro bat izatea ezinbestekoa dute eta, gaur egun, helburu hori lortzeko hainbat ekintza gauzatzen ari dira. Atzotik eta bihar arte Atse­gindegin astebukaera oso­ko ekitaldia antolatu dute hel­buru solidarioekin. Bertan Xabier Salillas korrikalari her­na­­niarrak, 48 orduetan zehar, gelditu gabe zinta baten gai­nean oinutsik dabil martxa eginez.

Esfortzu erraldoi ho­nen inguruan ekintza desberdinak anto­latu dira elkar­tea ezagu­tarazteko eta lagun­tzeko. Ber­tan puzgarriak, ton­bola, joko­ak, zumba… daude atzotik guz­tien artean ondo pasa­tze­ko.
Bertan lortutako etekinekin hurrengo ekintzak bultzatu nahi dituzte: «Gizartean gure elkartea ezagutaraztea, gure be­har berdinak dauzkaten fa­miliak lagundu ahal iza­teko; behar bereziak dituzten ume­en egoera hobetu, bizi kalitate hobea lortu ahal izateko; eta umeak babestu terapia desber­dinen bidez».

Gaur, urriak 27
- 10:00: Denontzateko Ismarekin Crossfit saioa.
- 11:30: Umeentzako tailerrak eta jokoak
- 13:00: Pintxoak txosnan.
- 16:00: Eureca Dancekin dantza eta festa.
- 18:00: Puzgarriak.
- 22:00: DJ Festa.
Bihar, urriak 28
- 09:30: Txistulariak.
- 11:00: Umeentzako tailerrak.
- 12:00: Buru-arin eta erraldoien kalejira.
- 16:00: Txokolatada.
- 17:00: Zozketa berezia.
- 18:00: Xabier Salillasen ekintzaren amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!