Ciudad Realen jokatu da Master mailako Espainiako Maratoi Txapelketaren XXXVI. edizioa, eta bertan izan da Eva Esnaola. Erakustaldi bikaina egin zuen atleta hernaniarrak pasa den urriaren 21ean, eta F55 mailako urrearekin etxeratu da, 3:16,52ko denbora eginda.
Behobiarako prestatzen, hernaniarrak
Hernaniko korrikalari askok izango duten hurrengo zita Behobia-Donostia lasterketarena izango da. Azaroaren 11n egingo da. Bertara joateko autobusak jarriko ditu Atletismo Elkarteak, eta asteazkenetan eman daiteke izena, pista ondoko bulegoan, 19:00etatik 20:00etara.