«Errendimendu kirola gauza bat da, eta ariketa fisikoa beste bat»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Askotan nahastu egiten dira ariketa fisikoa eta kirola kon­tzeptuak, eta Behobia-Donostia bezalako lasterketa herrikoiak gerturatzean areagotu egiten dira nahasketa horrek hainbaten osasunean eragiten dituen ondorioak. Horregatik, osasuna zaintzeko argibideak eman dizkigute adituek.

Jarduera fisikoa eta osasungintzaren inguruko profesionalak dira Biokbi optikako Ale­jandra Alcibar optiko optometrista, Kimera zentroko Roberto Dos Santos fisioterapeuta eta Sasoituz zentroko Ainhoa Aierdi dietista nutrizionista eta Jose Cruz Larre prestatzaile fisikoa, Jar­duera Fisikoa eta Kirolen Zien­tzian lizentziatua. 

«Bakoitzak muga bat dauka, eta onartu egin behar da»

«Gaur egun ulertzen den moduan, kirola ez da beti osasungarria»
Osasuna zaintzen hasteko, au­rrena egiten duguna zer den jakin behar da. «Errendimendu kirola gauza bat da, eta ariketa fisikoa beste bat», azaldu du Jose Cruz Larre, ‘Kru­txek’. «Ki­ro­la egitea eguneroko ohitura ona da? Jarduera fisikoa da es­kai­lerak igo eta jaistea, erosketak egtiera atera­tzea... Ari­ke­ta fisikoa, berriz, la­gunekin ko­rri­ka egitera atera­tzea, pala partidu bat joka–tzea... Hori da onena, ariketa egitea eta bizimodu sedentarioari aurre egitea». Arrazoi ematen dio Ro­berto Dos San­tosek. «Gaur egun ulertzen den moduan, kirola ez da beti osasungarria. Ariketa fi­si­koa egitea da kontua. Kirolari profesionalak ez direnek ere markak egin nahi dituzte».

Hortxe, bigarren koxka: «ez dira profesionalak, baina lehiaketetan ari diren profesionalak bezainbesteko denbora eskain­tzen diote kirolari», dio Ainhoa Aierdik. «Badirudi askorentzat egunero bi ordu eskaintzea ez dela hainbeste. Baina horrek eskatzen duen zainketa ez daikusten. Eta gehitu behar zaio atseden falta, eguneroko estresa, bakoitzaren lana...». Ados dago Alejandra Alcibar ere. «Ez dira estresaren eraginaz konturatzen, eta estres kolpeak entrenamenduen kargarekin bat egiten duenean, arriskutsua izan daiteke. Gainera, gorputz guztiak ez dira berdinak, eta batzuek ez dituzte sintomak nabaritzen». Horrekin ez daude denak ados.

«Kirolari ez profesionala da prebentzio kontzientzia haundiena behar duena»
Hain zuzen, «sintomen aurretik prebentzio lana» egin behar dela azpimarratu du Aierdik. Krutxek ere bai, askok ez baitute kasurik egiten. «Funtziona­lita­teari begiratzen diote askok. Ez da ez dutela sentitzen. Non­bait mina daukanak badaki, baina praktikatzen duen kirolean gehiegi molestatzen ez ba­dio, preben­tzioa urrun ikusten du».

«Exijentzia maila altuagoa da, eta beraz, zainketa eta prebentzioak ere hala behar lukete»

Garrantzitsua da, ordea. «Ahal den errendimendu one­na lortu behar da, maila edozein dela ere, eta horretarako, ariketa programatu eta planifikatu behar da, bakoitzari modu desberdinak go­mendatzen dizkiogu. Baina lehian egin behar den ariketa hori bera egiteko esaten ez zaien bitartean, denbora galtzen ari direla sinesten dute», dio Krutxek. Aierdik ere berdin: «elikadura zaintzea ez da argaltzeko bakarrik. Badira kirolariak garrantziarik ematen ez diotenak». Dos Santosek ere garrantzizkotzat du profesionalengana jotzea. «Kirolari ez profesionala da prebentzio kontzientzia haundiena behar duena. Kontuan hartu behar dira egiten den ariketa eta eguneroko estresa».

Aurretik, tartean  eta ondorenean
Profesoinalengana jotzea beharrezkoa dela argi daukate de­nek, baina ez kirola egin aurretik bakarrik; aurretik, eta baita egin bitartean eta ondoren ere. «Gure egitekoa izaten da irteera punturako puntu-puntuan pres­tatzea», dio Krutxek. Aierdik ere aurretik izaten du egitekorik: «egingo den ariketaren araberako gorputz konposizio egokiena lortzen saiatzen gara, ba­koitzaren egunerokoa kontuan hartuta, egokituta». Horre­ta­rako, elikadura zaintzea da gil­tza. «Elikadura da oinarria. Batzuek osagarrietara jotzen dute, eta horrek ezin du oinarria izan».

«Ariketa fisikoa bai, baina bizitzaren beste alderdiekin bateragarria denean»

Elikadura zaindu eta gorputzeko atal desberdinak entrenatzean, ikusmena ere ez da ahaztu behar. «Kirolari batek gor­putzerako jasotzen duen in­formazioaren %80 begietatik ja­sotzen du», argitu du Alci­ba­rrek. «Ikusmen gaitasuna lan­du eta entrenatu egiten da. Ikusmen ona behar da kirolean errendimendu ona lortzeko. Babesa behar da batzuetan, kolpeengandik babesteko. Eta altitude jakin batzuetan egiten den kiroletan ere zaindu behar da begia, erradiazioak ere eragiten duelako, adibidez. Kornea da nerbio bukaera gehien dauzkan organoa, eta erradiazioak kornea erretzen badizu, min haundia egiten du. Baina ikusmen es­ta­tikoa, dinamikoa eta periferikoa landu ere egtien da, eta enfokea, ikusmen binokularra...». Kru­txek arrazoi eman dio: «Motor kirolek, adibidez, beharezkoa dute ikusmena lan­tzea, begia-eskua-oina koordinazio egokia edukitzeko». Bes­tal­de, mota des­ber­dinetako (kon­trasterako filtrodunak, blo­­keatzaileak...) be­taurrekoe­kin eguz­ki erreflexuen aurrean ho­be­to ikustea ere lortzen da, ki­ro­la modu erosoagoan eta se­gu­ruagoan egiteko. Giltza, az­ken batean, profesionalarengana jotzea dela azpimarratzen du­te behin eta berriro.

Eta errekuperatzeko ere horixe bera egin behar da. «Orain dela bospasei urte Behobia-Donostia bi ordu baino pix­ka bat gutxiagoan egitea emaitza ona zen, eta orain, ordu eta erditik jai­tsi behar dela ematen du. Exijentzia maila altuagoa da, eta beraz, zainketa eta preben­tzioak ere hala behar lukete», dio Dos Santosek. «Lasterketa hori, be­rez, ez da maila altukoa. Baina 12 asteko entrenamenduak ez dira nahikoak. Bakoi­tzari egokitutakoak egin behar dira, eta gainera, kirolari profesionaletan ere, denboraldia 9-10 hilabetetakoa izaten da», gehitu du Krutxek. Gauza bera dio Dos Santosek: «denbora behar da, eta ez da errespetatzen. Pla­ni­fi­ka­zio ezegokia, elikadura eskasa, eta gero, errekuperaziorako ezer ez egitea, akatsak dira». Arra­zoi ematen dio Aierdik ere. «Ki­rolari amateurrak uste du profesionalek bezala errekuperatu behar dutela, ez badu lor­tzen, ez dizu kasurik egtien, alde egiten du».

«Ez da kirolari profesionala izan behar profesionalengana jotzeko»

«Prebentzio eta planifikazio pertsonalizatuak dira gakoak»

«Min egiten duten esloganak dira ‘Lortu dezakezu. Eroriz gero, altxa zaitez’ dioten esloganak»

«Gure egitekoa da ohartaraztea»
Uste oker horien atzean dauden «eslogan kaltegarriak» jotzen dituzte eran­tzule. «Min egiten duten esloganak dira ‘Lortu dezakezu. Eroriz gero, altxa zaitez’ dioten esloganak eta antzerakoak. Ho­rren aurrean, gure egitekoa da ohartaraztea», dio Krutxek. «Bakoitzak muga bat dauka, eta onartu egin behar da», Dos Santosen ustetan ere. «Baina esloganek ez diote horrelakorik. Esaten di­zu­te: ‘Neurtu zure burua’», dio Alcibarrek.

Horren aurrean, neurria gozatzeak jarri dezakeela uste du Krutxek. «Go­zatzea gero eta zailagoa da! Ez du zen­tzurik lasterketa edo lehiaketetan izena emateak, sufritzeko bakarrik. Baina buruan sartuta daukagu ideia hori». Aierdik ere gauza bera nabartizen du: «Belaunean mina daukanak Ibupro–fenoa hartu eta aurrera segi nahi du». Alcibarren ustez «obsesio bihurtzea» da arriskua, eta Aierdik arrazoi ematen dio. «Gozatu egin behar litzateke. Ez dadila karga izan familiarentzat, adibidez». Dos Santosek ere ikusi ditu horrelako kasuak. «Kirola lehenesten duenik bada, baina lanarekin, familiarekin uztartu behar da». Krutxen ustez, hori ez egitea da «eliteko kirolaren ispilu. Baina ez dira konturatzen hori lanbidea dutela, eta haien kasuan bai, emaitzak behar direla». Hortxe dago neurria, beraz: «Hori ez da osasungarria», dio Dos Santosek. «Ariketa fisikoa bai, baina bizitzaren beste alderdiekin bateragarria denean». 

Diziplinartekotasuna
Nola hartu guztiari neurria, ordea? «Askok diote: ‘ni ez naiz eta, profesionala!’. Baina ez da kirolari profesionala izan behar profeisonalengana jotzeko», dio Aierdik. Nora, baina? 

Hortxe agertzen da diziplinartekotasuna hitz potoloa. Arlo desberdinetan adituak diren profesionalek, diziplina ezberdinetan adituak direnek elkarrekin eta modu koordinatuan lan egitea, esan nahi du. «Psikologoa, fisioterapeuta, optikoa, nutrizionista, presta­tzaile fisikoa... Denetik behar da», dio Alcibarrek. «Izan ere, zergatik egiten da gero eta kirol gehiago? Ihes egiteko; egunerokotasunari, estresari... Eta az­kenean, estres gehiago eragiten du».

«Baina ezin dugu zentro espezializatu bat sortu», dio Krutxek. Hala ere, elkarlanean aritzen dira. Aurrena, mediku azterketa egin behar da, esfortzu-proba barne; analitika bat, ikusmenaren azterketa... Berdin du norengana jo, profeisonal hauel koordinatuta aritzen direlako. «Mugimen­dua osasunaren oinarria da», dio Dos Santosek. «Guk jarduera fisikoa egitea bultzatu behar dugu, eta gero, profesionalengana jo­tzea». Norengana, ez dio inporta. «Berdin du katean nola sartzen za­ren», azaltzen du Aierdik. «Agian fisioterapeutarengana jotzen duzu aurrena, edo medikuarenera, edo nu­trizionistarengana. Egin nahi duzun ariketa fisikoaren arabera, espezialista bakoitzak dakienaren inguruan lagunduko dizu, eta gainontzekorako, egokiena den espezialistarengana bideratuko zaitu».

Argi eduki beharrekoa horixe da hain zuzen, profesionalengana jotzea. «Behar den tokian galdetu behar da», azpimarra­tzen du Krutxek. «Atean jarri dezala ‘elkargo ofiziala’». Hori da modua, «kirolari amateurrak informazio egokitua jaso dezan kanal egoki baten bidez, aldaera guztiak kontuan hartuta».

Izan ere, aldaera horiek garrantzi­tsuak dira. «Gakoak prebentzio eta planifikazio pertsonalizatuak» direla dio horregatik, Dos Santosek. «Eta dosifikatzea. Gehiegizko praktikaren aurrean gaude. Eta hori ez da osasungarria. Egiten diren probak ere denboran ondo banatu behar dira».

Hala ere, kontzientzia hartu duen jende asko dagoela gogorarazten du Aierdik, horrelako alderdi positiboak ere kontuan hartu eta azpimarratzekoak direla uste baitu. «Orain dela 20 urte jende gu­txik jotzen zuen profesionalengana, eta hori aldatu egin da, garapena ikusi da». Eta hori garrantzitsua da denen ustez, bat egiten baitute, eta argi adierazi: «esfortzua egitea ez da debaldekoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!