Azaro kulturala ordezkatzeko agenda kulturala sortu dute Goizuetan Udalak, Euskara Zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuak eta hainbat eragilek. Aurrerantzean, bi edo hiru hilabetero hainbat ekitaldiz osatutako programa aurkeztuko da. Aurrenekoa, azaroa eta abendurako antolatu dute. Gaur zortzi hasiko da, Ttak! umore antzerkiarekin, 18:30etan, eta azaroaren 4an Jubilatuen Eguna ospatuko dute.