Artikutzan barrena, eguzkipean eta familiarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Udazkeneko egun eguzkitsuak aprobetxatuz, bigarren irteera egin zuten pasa den igandean astigartarrek Mundarrok deituta. Artikutzan izan ziren; Eskasetik abiatuta, 15 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta auzoan bertan atera zuten taldeko argazkia. Ederki pasa zuten, eta hurrengoaren zain daude jada! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!