Bitartekaritza eske Adegira, Gekako langileak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Nominak ordaintzea eskatzeko, mobilizazioak hasi zituzten Ge­­­ka enpresako langileek urri­a­­ren 8an,  LAB, CCOO eta Inde­pen­­dien­­teak sin­di­ka­tu­ek osatutako enpresa-ba­tzordeak dei­tuta. Eta horretan diraute, egun.

Astelehenean beste pauso bat eman zutela jakinarazi du LAB sindikatuak. Langileak be­ra­iek Adegira, Gipuzkoako en­presen elkartera bertaratu zi­ren gu­tun bat eramatera. Izan ere, Geka enpresa Adegi elkar­te­ko bazkidea da, eta langileei «beharrezkoa» iruditu zaie eu­ren  egoeraren berri izan behar dutela, «lan gatazka konpon­tzeko bitartekaritza-lanak egin ditzan». 

«Ez dago Konkurtsoko Autorik eta enpresak ez du likidezia arazorik».

Hain zuzen, helburu horrekin erregistratu zuten astelehenean aipatutako gutuna.

LABek azaldu du, hala ere, badakitela «enpresak lehiaketa tramitatu duela Donostiako Merkataritza Epaitegian». De­na den, «ez dago Konkurtsoko Autorik eta enpresak ez du likidezia arazorik langileei soldatak ordaintzeko».

Zentro bat, Astigarragan
65 langile dituen enpresa da Geka; hiru lan zentro ditu, ho­rietako bat Astigarragan, eta beste bi, Oiartzunen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!