Euskararen ofizialtasunaren alde, Iruñera

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Euskararen Kontseiluak antolatuta manifestazioa eginen da gaur Iruñean, Behingoz Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan lelopean, eta Goizuetatik, plazatik, autobusa aterako da 15:30etan. Aurretik eman behar zen izena. Manifestazioa, berriz, 17:00etan hasiko da, hiru zutabetan: Gazteluko plazatik bat, Media Luna parketik beste bat eta Iturramatik bestea. Bakearen plazaren inguruan elkartuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!