‘Martin Zalakain’ ikuskizunean, Astigar dantza taldeko kideak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberria oinarri hartuta, Martin Zalakain ikuskizuna sortu du Juan Antonio Ur­bel­tzek. Antzerkia eta dantza uz­tartzen ditu ikuskizunak; Har­kaitz Canok sortu du gidoia, eta Ander Lipus aktorea jarri du On Pioren azalean. 

Dantzarien artean, besteak beste, Astigar dantza taldeko gaztetxoak daude. Hainbat saio egin dituzte dagoeneko, eta gaur, Urretxun izango dira. Arratsaldeko 19:00etan hasita eskainiko dute ikuskizuna Ederrena pelotalekuan. 

Beste hainbat talde, ere bai
Dantza, jolasa, musika eta abestien bidez, Martin txikiaren abenturetatik hasita, helduaroko bizipenetara garamazki ikuskizunak. Eta horretarako, Astigar dantza taldearen laguntzaz gain, beste hainbat taldeko kideak ere igoko dira oholtzara: Donostiako Ar­gia, Añorgako Arkaitz, Debako Gure-Kai, Eibarko Kezka, El­goi­barko Haritz, Iruñeako Dugu­na, Biarritzeko Maritzuli eta Portugaleteko Elai-Alaiko dan­tzariak. 

Bi saio, aurrerago
Andoainen izan ziren aurreko astean, Urretxun izango dira gaur, eta datozen asteetan, beste bi saio ere eskainiko dituzte: azaroaren 24ean Az­peitian izango dira eta abenduaren 1ean, Basaurin, iluntzeko 20:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!