Kontzientziazio kanpaina jarri du martxan Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun batzordeak, «jendea ohartarazteko zaintza lanen garrantziaz». Irudia eta Ni zainduz, zu zainduz, gu zainduta mezua zabaltzen ari da interneten, ikastetxeetan eta komunikabideetan.
«Beharrezkoa da zaintza lanak berdintasunez banatzea»
Zaintza lanak «eguneroko bizitzaren funtzionamendurako eta pertsona guztien ongizaterako ezinbestekoak» direla azpimarratu du, eta ohartarazi, Nafarroan emakumeen jarduera izaten jarraitzen duela. «Beharrezkoa da zaintza lanak berdintasunez banatzea. Emakumeen %91,3k eguneko lau ordu baino gehiago ematen du etxeko lanetan eta familia zaintzen; gizonezkoen %75,9k, berriz, bi ordu eta erdi besterik ez».
Horrek, diru-sarreren pobrezia eta denbora pobrezia haundiagoa sortzen ditu emakumeengan. «Gizonek parte-hartze haundiagoa izaten dute ordaindutako lanetan, ia 8 ordu; emakunezkoek, 6 eta erdi».
Hori dela-eta, aldarrikatu du «sexuen-araberako lan banaketa» aldatzeko beharra.