Ereñotzun gaur, eta Zestoan laster, Udazken Kulturala

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Hilabete bukaerara iristeak ez dio amaierarik emango Ere­ñotzuko Udazken Kultu­ra­lari. Urri hasieratik hainbat eki­taldi antolatu dira, eta azaroan eta abenduan ere izango dira gehiago. 

Era berean, gaur ere izango da besterik. Umeentzako ikuskizunarekin gozatu ahal izango da, arratsaldeko 17:30etan frontoian: Lore Kolore. 

Zestoako kobazuloak ezagutzeko txartelak, salgai
Gaurkoa pasata, hurrengo proposamena azaroaren 10erako egin dute, eta parte hartzeko txartelak azaroaren 2ra arte izango dira salgai, Irrintzi tabernan eta Auzo Udalean.

Asmoa da goizeko 09:30etan autobusean abiatu eta Zesto­a­ra joatea, han Ekainberri kobazuloaren erreplika bisitatzeko eta historiaurreko ehiza tailerrean parte hartzeko. Gero, bazkaria egingo da Bekoetxe jatetxean, eguna borobiltzeko.

Guztiaren prezioa, heldu­entzako, 30 eurokoa da; 6-18 urte bitartekoentzako, 15 eurokoa; 2-5 urte bitartekoentzako, 10 eurokoa, eta bi urtetik beherakoentzako, debaldekoa. Bai­na azken hauek ere autobuserako txartela eskatu behar dute.

Buruhaundi tailerrean izena, azaroaren 9ra arte
Azaroko bigarren ekitaldia Kataluniaren inguruko hitzaldia izango da, 15ean, eta hurrena, buruhaundi tailerra, 17an. Azken honetarako ere izena eman behar da Auzo Udalean, eta azaroaren 9a izango da azken eguna horretarako.

Hurrengo mendi irteeraren inguruko berri, berriz, aurrerago emango dute. Azkenik, abendurako sukaldaritza tailerra antolatuko dute. 

UDAZKEN KULTURALA

GAUR
17:30 ‘Lore Kolore’ haurrentzako ikuskizuna, frontoian.

AZAR0A
10, Egun pasa Zestoara: Ekainberri kobazulora bisita eta bazkaria. Txarteak salgai 30 euroan Auzo Udalean eta Irrintzi tabernan, azaroaren 2ra arte: 6-18 urte bitartekoek, 15 euro; 2-5 urte bitartekoek, 10 euro; eta 0-2 urte bitartekoek doan, baina 
autobuserako txartela eskatu behar dute.
15, Hitzaldia: Katalunia, urtebete beranduago, bidegurutzean, 19:30etan ludotekan. Hizlaria: Beñat Zaldua, Garako kazetaria. Aurkezlea: Mikel Peruarena kazetaria.
17, Buruhandi tailerra, 16:30etan forntoian (txandak egingo dira). Izenematea Auzo udalean, azaroaren 9ra arte, bi eurotan. Haurrek heldu batekin lagunduta hartu beharko dute parte.
25, Mendi irteera, 09:30etan parketik abiatuta.

ABENDUA
12 eta 19,
Sukaldaritza ikastaroa Gabonei begira (gero bertan afalduta), 19:00ean Ur Mian. Izenematea Auzo Udalean, 25 eurotan, abenduaren 5era arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!