Umore Onako atalek gaur, festa eguna

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Bi astez atzeratu du Umore Onak atalen eguna, herriko guraso gazte baten heriotzak herria hunkitu duela-eta. Gaur, ordea, antolatutakoari eutsiko diote.
Goizeko 11:00etan Irumaita txaranga aterako da Madale­na­tik, atalak atzetik dituela. Gero, 11:30etan pilota partidak izanen dira, eta segidan, he­rri­an zehar, abesbatza, dantza taldea eta txaranga. Bukatzeko, 14:00etan Umore Onan bazkaldu eta Ganddegiko Luixekin dantzaldia izanen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!