Pala txapelketaren ostean afari ederra, gazteek

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Plan borobila antolatu du As­tigarragako Gazte Asan­bla­dak gaurko. Urtero jokatzen duten pa­la txapelketa mistoaren buel­­tan egingo dute, 16:00e­tan hasita izango dira partiduak, Txomiñenea frontoian. Parte­har­­­tzaileei eskatu diete lehenago agertzeko, 15:45ak aldera.

Gazte afaria, gero 
Txapelketan sortuko den giroa aprobetxatuko dute gazteek, ondoren, gazte afariarekin fes­ta lehertzeko. Gaueko 21:30e­tan izango da hori, Zipotza el­kartean. Aurretik, gainera, tri­ki poteoarekin alaituko dituzte herriko kaleak, Zipotzatik bertatik abiatuta.

Afariaren ondoren, giroak jarraitu egingo du, eta horretarako, sorpresa ederra prestatu dute. Elektro Buiaka taldea eta Astigarragako Chimamanda arituko dira, herriko gazteak animatu eta dantzan jarri nahiean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!