Orokorrean %1 igoko dira tasa eta zergak, gastuak konpentsatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 25a, 02:00

Datorren astearteko Plenoan, gaietako bat izango da 2019rako zergak eta tasak onartzea. Eta aurretik, atzo aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak, presta­tu duen proposamena: %1 igo­ko dira orokorrean, eta man­tendu egingo dira batzuk.

«Irizpidea da, urtero pixka bat igotzea, gastuetan izaten ari den igoera konpentsatu ahal izateko. Gora egiten ari dira tarifak, soldatak eta KPIa.  Eta arauek eskatzen dute, gas­tu eta sarrera arruntek ore­ka­tuta egon behar dutela, batak bestea kubritu behar duela. Oso garrantzitsuak dira zerga eta tasak, zerbitzu publikoak hortik finantziatzen direlako», azaldu zuen Isa Sanchez oga­sun zinegotziak.

Bereziki, hiru gastutan izan­dako igoera na­bar­mendu zuen Sanchezek:  «2015etik, Añarbe­ren tarifetan %24,13ko igoera izan da; San Markosen tari­fe­tan, bio-hon­da­kinarena %92,01 igo da eta errefusarena %20; eta KPIa, azkenik, 2,2 puntu igo da, %5a suposatzen duena. Beraz, gas­tuak haunditzen di­ren bezala, tasak eta zergak ere igo ditu­gu, baina gutxiago».

Etxebizitza, ibilgailua, hondakinak edota ura, %1eko igoerarekin
2019rako, %1eko igoera orokor horren barruan daude, zerga eta tasa ohikoenak: IBIa, ibil­gai­luen zerga, hondakinen tasa, eta urarena. Igoera hori izango dute, baita ere, kirol­de­giko abonoek, udalekuek, bide publikoen aprobetxamendu be­­reziak, auto-taxi lizentziek, hi­rigintzako lizentziek, su itzal­keta eta herri babeserako zer­bitzuek, hilerriko zerbitzuek...

Mantendu egingo direnen artean, ondokoak: feriako edo udaletxeko arkupeetako salto­kiena («duela bi urte %25 jaitsi genuen eta apustua da man­ten­tzea», azaldu zuen San­chezek), Ereñotzuko frontoia erabil­tze­koa, ikuskizunetarako sarre­rak, Ekonomia Jardueren gai­neko zerga edota obrena.

Eta igoera haundiago izan­go duen bakarra, industria guneetako hondakin bilketan erre­fu­sa­ren tasa da; %10 igoko da hori: «konturatu gara, po­li­gonoetan oso gutxi birzikla­tzen dela. Hondakin mota ezberdin asko, errefusera botatzen di­tuz­te nahastuta. Horregatik haun­ditu dugu errefusarena, dena horretara bota beha­rre­an, bereizi ditzaten», azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak.

Zerbitzu sozialei dago­kie­nez, %20 jaitsiko da etxez etxeko la­guntza zerbitzua, eta man­ten­­du egingo dira gaine­ra­ko­ak: jangela soziala, eta etxe­bizi­tza eta aparkaleku sozial zein tutelatuak.

«Ez dira nahastu behar tasa eta zergak, eta gerakina»
Sanchezek argitu nahi izan zuen, ez direla na­has­­tu behar tasa eta zergak, ge­ra­kina­re­kin: «sarrera arruntak dira gastu arruntak ordain­tze­ko, edozein etxetan bezala. Eta gerakina dira urte bukaerako aurrez­ki­ak, baina legeak dio, zorra or­daintzeko erabili behar direla, edo zorrik ez badago, bes­­te zer­baitetarako erabili. Bai­na ezin da pentsatu, gera­ki­na da­goe­nez ez ditugula zer­gak eta tasak igo behar. Gas­tu­ak gora badijoaz, zerga eta tasak ere igo behar dira, orekatzeko».

Nabarmendu zuen, azke­nik, dirulaguntza eta hobari siste­ma oso potentea daukala Her­nanik, zerga eta tasetarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!