Asteburu osorako ekitaldia antolatu du Pausokak, behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko elkarteak. Atsegindegin izango da,eta Xabier Salillasek jarri duen erronka izango da erdigunea: bihar arratsaldeko 18:00etan hasita, 48 orduz ibili nahi du, gelditu gabe, oinutsik zinta baten gainean.
Eta bitartean, besterik ere izango dira Atsegindegin: «esfortzu erraldoi honen inguruan, ekintza desberdinak antolatuko ditugu gure elkartea ezagutarazteko eta laguntzeko».
Izan ere, lortutako etekinekin, hiru helburu bete nahi dituzte: «gizartean gure elkartea ezagutaraztea, gure behar berdinak dituzten familiei lagundu ahal izateko; behar bereziak dituzten umeen egoera hobetzea, bizi kalitate hobea izan dezaten; eta terapia ezberdinen bidez umeak babestea».
PAUSOKAREN ALDEKO JAIA Atsegindegin
URRIAK 26, ostirala
18:00, Xabier Salillasen martxaren hasiera: 48 orduz gelditu gabe.
19:00, Pintxopotea.
20:00, Monologoak.
22:00, Musika.
URRIAK 27, larunbata
10:00, Denontzateko Ismael Mateorekin saioa.
11:30, Umeentzako tailerra eta jokuak.
13:00, Pintxoak txosnan.
16:00, Eureka Dancekin dantza eta festa.
18:00, Puzgarriak.
22:00, DJ Festa.
URRIAK 28, igandea
09:30, Txistulariak.
11:00, Umeentzako tailerrak.
12:00, Buru-arin eta erraldoien kalejira.
16:00, Txokolatada.
17:00, Zozketa berezia.
18:00, Martxaren amaiera.