Bandaren entsaio irekia gaur, bere «esperientzia musikala konpartitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 25a, 02:00

Saio berezia izango da, Herna­niko Musika Bandak gaur egin­go duena. Ateak zabaldu, eta entsaio irekia egingo du, ilun­tzeko 20:00etan hasita, Mila­grosako lokalean. Horrela, in­te­resa duten herritarrek, zein Buruntzaldeako biztanleek, au­­kera izango du «barruko bizi­penaz eta ikasketaz gozatzeko, musikariekin bat eginez».

Gainera, ordubete lehenago ere azaldu daitezke bertara, 19:00etatik aurrera, musikarien beroketa lanak zuzenean ja­rraitzeko, eta beraiengana ger­­turatzeko. Izan ere, ekimen ho­­nekin, «gertutasuna adie­raz­teaz gain, gure esperientzia musikala partekatzeko aukera eskaini nahi dugu», diote.
Azaltzen direnek, nahi iza­nez gero, «harrera per­tso­na­lizatu bat» izango dute: esate ba­terako, atrilean bertan eseri ahal izango dira musikarie­kin, partitura eta zuzendariaren aholkuak eta irizpide peda­go­gikoak jarraitzeko.

Musika ikasleentzat, bereziki
Saioa bereziki pentsatuta dago musika mun­duan murgiltzen hasi berri di­renentzat (tresna ezberdinak eza­gutu, eskuetan hartzeko au­kera, probatzeko au­kera...), zein murgiltze pro­ze­suan nahiko aurreratuta dau­­de­nentzat (afi­nazio kontuak, esaldi mu­si­ka­len ejekuzio zu­ze­na, melodia nagusiak iden­tifikatu eta errespetatu...).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!