Bost urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta, Zientzialari eroa: Dr. Bubble & Mc Fly ikuskizuna emango da gaur kultur etxean, 17:00etan. Umore eta xelebrekeriz betetako istorioa kontatuko dute Mac eta Dok protagonistek. Sarrerak aurretik ere erosi daitezke www.astigarraga.eus webgunean; helduek 5 euro, eta umeek, 2,5.