Beste behin, Saharako kanpamenduetara bidaltzeko janari bilketa hasi zuen atzo EH Bilduk, herrian. Hainbat komertziotan egingo dute: Isabel eta Ainhoa Coviranetan, Ezpela belar-dendan, Alicia fruta-dendan, Zubitxon eta Eroski supermerkatuetan utzi ahal izango dira elikagaiak. Urtarrilaren 25era arte luzatuko da kanpaina.