Aurreko ostiralean jaso zuten saria XI Sagar Uzta Argazki Rallyko irabazleek; Josu Tebarrek jaso zuen Bilduma Onenaren izendapena, eta Jose Angel Amuchastegui izan da bigarren sailkatua. Zorione Etxezarraga alkatearen eskutik jaso zuten saria. Orain, publikoaren saria jarri dute martxan; Sagardoaren Lurraldearen Instagrameko kontuan atsegite gehien dituenak jasoko du. Bitartean, hilaren 31ra arte ikusi ahal izango dira argazki guztiak, Kultur etxean.