Donostialdeako Odol Emaileen urteko bazkaria egin zuten igandean, eta bertan emaileak omendu zituzten «beraien lan eskuzabalagatik eta bizitza emateko konpromisoagatik». Intsigniak eta diplomak ere banatu zituzten.
Lau astigartar izan ziren omenduak, eta «zoriondu» egin ditu odol emaileen delegaritzak, baita «bizitza ematen jarraitzera» animatu ere. Horiek dira: Nerea Bengoetxea Arrospide, Andoni Gartzia Arruabarrena eta Jose Maria Martin Corral, 25 aldiz emateagatik; eta Maite Lema Ramos, 40ak gainditzeagatik.