Hemeretzi sagardogileren testigantzak bat eginda, ‘Sagardogile’ liburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Gipuzkoako hemeretzi sagar­dogileren testigantzekin osa­tu­­ta, Sagardogile liburua argi­ta­­ra­tu berri dute Joxemi Saiza­rrek eta Joseba Urretabiz­ka­iak. Saizarrek egin ditu tes­tu­ak; Urretabizkaiarenak dira, al­diz, argazkiak eta diseinua. Larun­batean aur­kez­tu zu­ten Sagar­doe­txe­an, eta bertan izan ziren egile­ez gain, liburu­ko protago­nistak.

Sagardogileen esperientziatik, gaur egun arte
Larunbatean aurkeztutako li­bu­ruaren helburua da, aurkez­penean azaldu bezala, sagardo ekoizpenaren «atzean dagoen mundua» gizarteratzea eta bi­de batez, «sagardo ekoizleek historikoki egin duten lana aitortzea».

Horretarako, liburuak ibil­bi­­dea egiten du sagardogileen es­­perientziatik abiatuta, gaur egungo ikerketaraino, iragana eta etorkizuna lotuz. 

«Transmisiorako tresna» ere izan nahi duela azaldu zu­ten, gaur egungo eta etorkizu­ne­ko sagardogileei zuzenduta bildu baititu testigantzak.

Hemeretzi elkarrizketatuak 65 urtetik gorakoei eginak di­ra; horietatik bakarra da ema­kumea, eta 18, aldiz, gizonez­ko­ak dira. 

Tradizionalki egin den lana da, egun azterketa zientifiko­ekin eskutik emanda dagoena. Horri keinua egin, eta sagar­dogileek beren ikuspegia ere eskaini dute, «egungo tekni­ken eta azterketa zientifikoen inguruan».

Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Sagardo Maha­ia­rekin eta Fraisoro Eskola­rekin elkarlanean egin dute liburua, eta Foru Aldundiaren laguntza ere jaso du. 

TESTIGANTZAK:
Juan Jose Aburuza (Aburuza); Juan Goiko­e­txea Altzueta (Altzueta); Jose Gregorio Begi­ris­tain (Begiristain); Jose Mi­guel Bereziartua (Bereziartua); Jose Cruz Calonge (Calonge); Rufino Ci­pi­tria (Eguzkitza); Juan Bau­tista Goikoetxea (Elorrabi); Felix Garmen­dia (Etxe zuri); Isidro Iguaran (Eula); Jose Goñi Urrea­ga (Gu­ru­tzeta); Juan Ignacio Astiazaran (Iruin-Astiazaran); Jose Mari Lasa (Isas­te­gi); Asentxio Intxauspe (Itxas-buru); Sebastian Zabalegi (Oiarbide); Jose Antonio Iparragirre (Otatza); Joaquin Otaño (Petritegi); Rosario Arruti (Txindurri iturri); Miguel Zapiain (Zapiain); Jose Antonio Gaincerain (Zelaia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!