10 libururen inguruan solasaldia gaur, Kattalin Miner idazlearekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Udal Liburutegian izango da Kattalin Miner idazle herna­niarra, gaur, «irakurle gisa izan duen eskarmentua erakus­te­ko», azaldu dutenez. Izan ere, irakurketa partekatuak egi­tas­moaren aurkezpen saioa es­kai­niko du, iluntzeko 19:30etan. 16 urtetik gorakoentzat da.

Saio horretan, solasaldia egingo dute bertaratuek, Mi­nerrek aukeratu dituen 10 li­bu­­ruen inguruan. Horiei buruz, galderak egin ahal izango dituzte: zergatik titulu horiek, oroimen bereziren bat ekar­tzen ote dioten, hausnarketa esanguratsuren bat partekatu dezakeen beraiekin...

Hauek dira, berak aukeratu dituen liburuak: Bihotz handi­e­gia (Eider Rodriguez), Hauts ha­ietatik (Unai Villena), Itzu­le­ra (Martin Bidaur), Mari mutil handi baten bluesa (Leslie Feim­berg), Middlesex (Eugenides Je­ffrey), Ogi hutsa (Mohamed Xu­kri), Pasio hutsa (Annie Ernaux), Pentsa­mendu hetero­zu­zena (Mo­nique Wittig), Ume­ek gezurra esaten dutenetik (Uxue Apao­la­za), eta Vernon Subutex (Virgi­nie Despentes).

Liburu guztiak, eskuragarri
Hamar liburuak, liburutegian bertan egongo dira, atal berezi batean, azaroaren 30era arte. Eta maileguan hartzeko ere badago aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!